2021/06/18

CAF Taldeak bi akordio hitzartu ditu Alemaniako merkatuan Alde batetik, Ruhrbahn GmbH operadorearekin kontratua sinatu du Essen eta Mülheim an der Ruhr hirietan zerbitzua eskainiko duten 51 LRV hornitzeko eta, bestetik, Friburgo hirirako beste zortzi tranbia gehitzeko akordioa itxi dute. Bi kontratuen zenbatekoa 200 milioi euro ingurukoa da.

Horrek guztiak indartu egin du CAFek Alemaniaren alde egindako apustua; izan ere, bertan, aipatutako proiektu hauez gain, gaur egun Schönbuchbahn operadorearentzako unitate elektrikoak entregatzen ari da. Bestalde, gainera, Alemaniako merkatua da CAF Taldeko filiala den Solarisentzako garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen ere, 2020an, Alemaniako garraio publikoko operadoreei 329 autobus hornitu zizkien guztira eta haietako % 40 ibilgailu elektrikoak izan ziren.

51 LRV ibilgailuren hornikuntza Alemaniako Ruhrbahn GmbH operadorearentzat

CAFek akordioa hitzartu du Alemaniako Ruhrbahn GmbH operadorearekin LRV motako 51 unitate eta dagozkion ordezko piezak hornitzeko. Unitateak 2024 eta 2026 urteen artean entregatuko dira.

Ruhrbahn da Ruhr eremuko garraio-enpresa handiena eta Essen eta Mülheim an der Ruhr hirietako garraioa kudeatzen du. Hala, urtean, 150 milioi bidaiari baino gehiagori ematen die zerbitzua. Enpresaren jarduerak hiru metro-linearen, hamaika tranbia-linearen eta 74 autobus linearen kudeaketa jasotzen du eguneko eta gaueko zerbitzuen artean. Tokiko garraio horren ezaugarriak dira hauek: bezeroarengana oso zuzenduta dago, kalitate handia eskaintzen du eta ingurumena errespetatzen du

Unitate berriak bi noranzkotakoak eta zoru baxukoak izango dira. Luzera 28 metrokoa izango da eta gutxienez 173 bidaiarirentzako edukiera izango dute. Gainera, gurpildun aulkiak edo haurrentzako aulkiak behar dituzten bidaiarientzako bi plaza multifuntzional ere izango dituzte. Gainera, segurtasun handiagoa bermatzeko, gidariari laguntza emateko sistema eta kanpoko kamerak izango dituzte ohiko atzeraispiluen ordez. Ibilgailuek Essen eta Mülheim hirietan zerbitzua ematen duten eta bi hiriak lotzen dituen tranbia-sarean zirkulatuko dute. Gaur egun, 155 kilometroko ibilbidea du sare horrek eta metropoli eremuko mugigarritasun guztia egituratzen du.

Essen Ipar Renania-Westfaliako Alemaniako hira da eta Ruhr ibaiaren arroko eskualde industrialaren erdigunean dago. Horixe da, hain zuzen ere, Europako hirigune handienetako bat. Hamarkada askoan, Europako meatzaritza-hiri handiena izan zen, 60ko hamarkadatik aurrera hiriak garapen handia izan eta pixkanaka eredu ekonomiko berrirantz bilakaera izan zuen arte. Hala, meatzaritza-industriarekiko zuen mendekotasuna alde batera utzi eta zerbitzuen sektorean oinarritutako ekonomia eta kultur mugimendu handia zituen hiri moderno bihurtu zen. Hain zuzen ere, 2017 Europako Hiriburu Berdea saria eskuratu du biodibertsitatea eta natura babesteko eta hobetzeko abian jarritako politikei esker.

Friburgo hiriak berriro ere CAFeko tranbietan jarri du bere konfiantza

Bestalde, CAFek beste kontratu bat sinatu du VAP Freiburg udal-enpresarekin, Friburgo hiriko tranbia-sareko operazioaz arduratzen denarekin. Kontratuak Alemaniako hiri horretarako beste zortzi tranbiaren hornikuntza jasotzen du. Unitate berriak aurrez enpresak hornitutako eta zerbitzu komertzialean dauden 17 Urbos tranbiei gehituko zaizkie. Flota handitzeko akordio hori VAG Freiburgek CAFi esleitutako aurreko kontratuan ere jasota zegoen. Unitate berriek 90eko hamarkadaren hasieratik zerbitzua eskaini izan duten GT8N ibilgailuak ordezkatuko dituzte. Hala, aurreko tranbiekin alderatuta izango duten 9 metro gehiagoko luzerari esker, irisgarritasun hobea eta edukiera handiagoa eskainiko dute.

Friburgo hiria Oihan Beltzaren sarbidea dela esan dezakegu. 230 000 biztanle baino gehiago ditu eta jasangarritasunarekin lotutako politikengatik eta ingurumena babesteko eta zaintzeko egiten duten ahaleginagatik da ezaguna. Hain zuzen ere, hirian zerbitzua eskaintzen duten tranbien sarea bihurtu da haren elementu nagusi eta automobilen bidezko zirkulazioa bigarren maila batera alboratzearen alde egindako apustua baieztatu du honek.

Joan prentsa-oharretara

Attachments

  • Original document
  • Permalink

Disclaimer

CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA published this content on 18 June 2021 and is solely responsible for the information contained therein. Distributed by Public, unedited and unaltered, on 18 June 2021 08:14:04 UTC.