Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S A : CAF-EK AUCKLAND-EN 23 UNITATE ELEKTRIKO HORNITZEKO KONTRATU BERRIA SINATU DU
25 de enero 2022
Comparte
2022/01/25
SINATU DU CAFek sinatu du Zeelanda Berriko Auckland hirirako 23 unitate elektriko berri hornitzeko kontratua. Kontratuaren zenbatekoa 130 milioi euro baino gehiagokoa da, eta ibilgailuen mantentze-lanak ere barne hartzen ditu 2025. urte amaierara arte. Gainera, kontratua beste 5 unitaterekin handitzeko aukera ere jasotzen du.
Hauxe izango da 2011ko amaieran CAF Taldeari esleitu zioten kontratuaren ondoren iritsi den proiektu berria. Ordu hartan, hasiera batean 57 unitate hornitu zituzten, eta horiei beste 15 unitate gehituko zizkieten gero. Gaur egun, entregatutako 72 unitateek Aucklanden zerbitzu komertziala eskaintzen dute. Ordutik, CAFeko tren-flotak fidagarritasun handia erakutsi du egindako 33 milioi kilometro baino gehiagotan zehar eta faktore hori ezinbestekoa izan da Aucklandeko garraio publikoan gertatu den erabiltzaileen igoerarako.
Unitate berriak bezero berberari aurretik hornitutako 72en antzekoak izango dira. Unitate bakoitzak hiru kotxe izango ditu, kabinadun bi motordun kotxe muturretan, eta tarteko atoi-kotxe bat. 380 bidaiarientzako edukiera izango du. Kotxeen egiturari dagokionez, altzairu herdoilgaitzez fabrikatuko dira eta bakoitzak bere alboan bi ate izango ditu bidaiariak sartzeko. Horrez gain, tarteko kotxeak zoru baxua izango du eta horrek asko erraztuko du mugikortasun urriko pertsonak eta gurpildun aulkia erabiltzen dutenak sartzea.
Kontratu honi esker, CAFen presentzia finkatu egin da eskualdean; izan ere, Auckland Transport-erako aipatutako kontratuez gain, enpresak, azken urteetan, proiektu ugariren esleipena lortu du Australian 2010ean bertan filiala sortu zuenetik. Horien artean, hauek nabarmentzen dira: Parramatta-ko tren arinerako proiektu berrienak eta Hegoaldeko Gales Berriko estaturako "bi-modo" eskualdeko trenak.
Joan prentsa-oharretara
Attachments
Original Link
Original Document
Permalink
Disclaimer
CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA published this content on 25 January 2022 and is solely responsible for the information contained therein. Distributed by Public, unedited and unaltered, on 03 February 2022 19:10:04 UTC.
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA (CAF) es una empresa con sede en España dedicada a la fabricación de material rodante. Las actividades de la empresa se dividen en dos segmentos de negocio: Material rodante, así como Componentes y piezas de recambio. La división de Material Rodante se centra en el diseño, producción y distribución de material rodante y equipos para sistemas ferroviarios, como vehículos de alta velocidad, locomotoras, trenes para transporte de media distancia, trenes de cercanías y automotores eléctricos, trenes de metro, tranvías, sistemas de tracción y señalización, así como soluciones de almacenamiento de energía. La división de componentes y piezas de recambio ofrece elementos y piezas de recambio para equipos de material rodante, como ruedas, ejes y reductores. Además, ofrece servicios de asistencia técnica, mantenimiento y posventa, así como desarrollo de infraestructuras ferroviarias, entre otros. Opera a través de numerosas filiales en España, Francia, Alemania, Estados Unidos, Brasil y México, entre otros.